(+34) 946 58 46 76

?

Industrias Beta

Kudeaketa politika

INDUSTRIAS BETA, SL enpresak honako jarduera hau egiten du: “HOTZEKO ESTANPAZIO ETA ENBUTIZIO METALIKOA” Helburu nagusia da erreferentea izatea hotzetan estanpatutako osagai metalikoen merkatu nazionalean eta merkatuaren premia aldakorretara egokitzen diren soluzioak ematea.

Horretarako, honako oinarrizko printzipio hauetan hartzen eta oinarritzen ditu bere jarduketak:

  • Antolamendu eta estrategia bezeroari begira jartzea, ahalik eta gogobetetze maila handiena izateko.
  • Prozesuak, jarduerak eta Kudeaketa Sistema etengabe hobetzen jardutea, bezeroak gogobetetzeko, pertsonak gogobetetzeko eta enpresa eta ingurua jasangarria izateko. Horretarako, pertsonen parte hartzean oinarritzen den antolamendua baliatzen du.
  • Komunikazioaren bidez eta etengabeko prestakuntzaren bidez, hutsik ez izateko tresna gisa, langile guztiak sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta beraien inplikazio aktiboa sustatzea.
  • Dagozkion legezko eta arauzko eskakizunak eta enpresak ontzat duen beste edozein eskakizun betetzea, bai eta aplikagarria den ingurumen legeria ere.
  • Ingurumena babesteko helburuak sustatzea, kontuan hartuta jarduerarekin, zikloaren hasieratik amaierara, lotuta dauden ingurumen-alderdiak, horiek eragiten dituzten kontrako aldeak gutxitzeko, baliabideen arrazoizko erabilera eraginkorra sustatzeko, sortutako hondakinak gutxitzeko, kutsadura prebenitzeko eta ingurumena babesteko.

Printzipio horiekin guztiekin koherente izateko, INDUSTRIAS BETA SLk Kalitateko eta Ingurumeneko Kudeaketa Sistema du eta, horren bidez, printzipio horiek garatzeko eta horien eraginkortasuna hobetzeko beharrezko jarduketak ezarri eta zabaltzen dira.

INDUSTRIAS BETA SLren Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du eta zuzendu eta bere gain hartzen du horretarako egin beharreko ahalegina, eta zalantzarik ez du langile guztiekin taldea osatzeko orduan eta proiektuaren buru izateko orduan.

Elorrio, 2018ko Urtarrilaren 16a

ISO 9001 ziurtagiria deskargatu ISO 14001 ziurtagiria deskargatu ISO 14001 ziurtagiria deskargatu

INDUSTRIAS BETA S.L.

Polígono industrial betsaide
Pabellón C
48230 Elorrio
Vizvaya (Spain)

(+34) 946 58 46 76

?