(+34) 946 58 46 76

?

BERRIKUNTZA
ETA GARAPENA

ESTANPAZIOA

MIHIZTADURA

KALITATEA

Industrias Beta

Estanpazioko osagai metalikoak

Pedro Azpitartek 1963an Berrizen (Bizkaia) sortua, Industrias BETA estanpazioko osagai metalikoen fabrikatzaile izateko bokazioarekin jaio zen, intentsitate handiko industria-garapenak ekintzailetzarako behar ziren baldintzak sortzen zituen ingurunean.

Profesionaltasunak eta ongi egindako lanarekiko zaletasunak bultzatuta, Industrias BETA hazi egiten da, eta 2001ean Elorriora (Bizkaia) lekualdatzen da, fabrikazio-bitarteko moderno eta lehiakorrak dituen 4.500 m²-ko fabrika eraiki berri batera.

Gaur egun, 50 urte baino gehiago bete ondoren, Industrias BETAk lanean jarraitzen du, ilusio handiagoarekin litekeena bada, askotariko sektore guztiz zorrotzetako -automobilgintza-sektorea, jasokuntzarena, elektrikoa eta abar- bezero sorta zabalari zerbitzu egiteko.

Behar berrietara etengabe egokitzeak, gure bezeroentzat balioa sortzeko xede bakarrarekin, aukera emango dio Industrias BETAri bere jarduera modu iraunkorrean garatzen jarraitzeko.

Industrias BETA SL gara, estanpazio-zerbitzuen enpresa, eta gure helburua osagai metalikoen merkatua gogobetetzea da. Erreferentzia nazionaleko hornitzaile izan nahi dugu gure bezeroen behar aldakorretara egokitzen diren soluzioetan.

Horretarako:

  • Zintzoak izango gara gure bezeroekin eta, horretarako, epe luzeko harremanak ezarriko ditugu.
  • Etengabe hobetuko ditugu gure prozesuak.
  • Pertsonen segurtasuna bermatuko dugu.
  • Gure langileak pertsonalki eta profesionalki garatuko ditugu.
  • Ingurumena zainduko dugu.

Horrela, enpresa jasangarria eta erakargarria izango gara, inguruan enplegua eta aberastasuna ekarriko duena.

INDUSTRIAS BETA S.L.

Polígono industrial betsaide
Pabellón C
48230 Elorrio
Vizvaya (Spain)

(+34) 946 58 46 76

?