(+34) 946 58 46 76
?
Bezeroekin batera lan egiten dugu produktua definitzen den fasetik hasita, aukerak hautematen eta soluzioak eskaintzen, fabrikazio-prozesuak sinplifikatu eta, hartara, produkzio-kostuak murriztu ahal izateko.
Prozesu eta produkzio-bitarteko fidagarriak garatzen ditugu, eta produktuaren kalitatea eta lehiakortasuna bermatzen dugu. Horretarako, estanpazioa simulatzeko tresnak erabiltzen ditugu, fabrika daitezkeela bermatzeko eta, hala badagokio, hura sinplifikatuko duten aldaketak proposatzeko.
Fabrikazio-prozesu optimoa konfiguratzeko behar-beharrezkoa da ahalik eta lehengai kantitate txikiena erabiltzea, pieza ahalik eta urrats kopuru txikienean amaitzeko teknologia osagarriak biltzea eta fabrikazio-kadentzia handiekin lan egiteko aukera izatea, betiere ezarritako produktuaren kalitate-eskakizunak zorrotz betetzeko premisapean.
Estanpazio-prozesu progresiboak eta transfer-prozesuak garatzen eskuratu dugun esperientzia zabalari esker, non azkoinak ahokatzeko eragiketak, lepo luzeko hariztaketak, errematxaketak eta abar sartzen baititugu, gure bezeroei balioa ematen dieten soluzio berritzaileak eskain ditzakegu.