(+34) 946 58 46 76

?

Industrias Beta

Piezen estanpazioa

Prentsa-parke handia izateak pieza-aukera zabalari erantzuteko ahalmen handia ematen dio Industrias BETAri. Fabrikazio-bolumen ertainak eta 6 mm arteko lodierako xafla gure fabrikazio-prozesuekin bateragarriak dira.

TROKEL PROGRESIBORAKO PRENTSAK

  • Potentzia: 630 t artekoa
  • Mahaiaren dimentsioak: 3.200 mm x 1.500 mm artekoa
  • Elikagailua: 1.000 mm-ko bobina zabalera eta 6 mm-ko lodiera artekoa

ESKUZKO PRENTSAK

  • Potentzia: 250 t artekoa
  • Mahaiaren dimentsioak: 1.000 mm x 650 mm artekoa

PROZESATUTAKO MATERIALAK

  • Muga elastiko handiko altzairua (S550MC)
  • Altzairu herdoilgaitza
  • Aluminioa
  • Kobrea
  • Zinka

Trokelgile talde profesional eta aditua arduratzen da trokelak mantentzeaz, konpontzeaz eta tamaina ertaineko aldaketak egiteaz, lan horiek behar bezala garatzeko behar den makineria erabilita. Konplexutasun handiagoko aldaketak inguruko trokelgintza-enpresetan egiten dira oso denbora laburrean, horiekin lotura estua baitugu urte askotan elkarrekin lanean aritu ondoren.

Gainera, Industrias BETAn inplementatutako prebentziozko mantentze-lanen planari esker, matxura gutxiago daude, bizarrak saihesten dira eta piezek eskatutako perdoiak betetzea bermatzen da. Azken batean, luzatu egiten da haien balio-bizitza.

INDUSTRIAS BETA S.L.

Polígono industrial betsaide
Pabellón C
48230 Elorrio
Vizvaya (Spain)

(+34) 946 58 46 76

?